sábado, 12 de noviembre de 2016

«Zentsuraren gainetik, sarean ere zernahi gara!»


«Zentsuraren gainetik, sarean ere zernahi gara!» esanez erantzun dio Ernaik Facebooken blokeoari. Gazte antolakundeak ohar bidez jakinarazi du blokeatu egin dietela sare sozial horretan zuten orria eta itxuraz sexu askapenaren aldeko egunaren harira argitaratutako kartelak dira arrazoia. Ekainaren 28ko afitxetan gorputz biluziak zeramatzan Ernaik eta horrek eragin du blokeoa.

Arazoa konpontzen saiatu dira Facebookekin baina honek ez diela inolako erantzunik eman dio Ernaik oharrean eta horregatik «zentsurak zentsura», beste orrialde bat sortzea erabaki dutela.

Lehen ere antzeko egoerak bizi behar izan dituztela salatu du Ernaik. «Garenak gara, ditugun gorputzak ditugu eta harro gaude» dio gazte antolakundeak eta Facebooken erabakiak ez duela aldatuko euren jarduna.

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20161111/gorputz-biluziak-pekatu-facebookek-orria-blokeatu-diela-salatu-du-ernaik

No hay comentarios:

Publicar un comentario